Hilaren 26an hasiko dira Korrika prestatzen Lezon

Korrika batzordea eratzeko bilkura 19:00etan hasiko da, Oroitzene AEK euskaltegian. Korrikan lagundu nahi duten denei dago zabalik deialdia.

Lezoko lehen Korrika batzordea egingo dute hilaren 26an (asteazkena da), 19:00etan hasita, Oroitzene AEK euskaltegian. Herrian era batera edo bestera Korrikaren antolaketan lagundu nahi dutenentzako deialdia da. Hala, egun horretan batzordea bera osatzea da asmoa.

Martxoaren 31n hasiko da 22. Korrika Amurrion (Araba), eta apirilaren 10ean bukatuko da Donostian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.