94 lagunek parte hartuko dute Mitxintxolako igoeran igandean

Oinezkoek 10:00etan ekingo diote bideari, eta ordubete beranduago korrikalariek. Orotara 3,4 kilometro intentsu egingo dituzte Santiago plazatik abiatuz.

Artxibo irudia. Mitxintxolako igoeraren helmugan.

Datorren igandean egingo dute Mitxintxolako igoera, eguraldia lagun, Itsas Mendi Elkarteak antolatuta. Korrika ez ezik, oinez ere egin ahal izango dituzte kirolariek 3,4 kilometro intentsuak (Santiago plazatik Mitxintxolako muinora).

Oinezkoek 10:00etan ekingo diote bideari, eta ordubete beranduago korrikalariek. Dagoeneko itxita dago izena emateko epea eta, elkarteak HITZA-ri jakinarazi dionez, 94 dira gaurdaino inskribatu diren lagunak. Sariak eta pintxoak Piraten Etxean banatuko dituzte proba bukatuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.