Elkartasun keinuak hartuko dituen saioa 16:30ean hasiko da. Ohi bezala, Antxoko Kultur Etxean bilduko dira boluntarioak, 20:15a arte.
Datorren asteazkenean, hilak 19, odola emango dute antxotarrek barrutiko kultur etxean. Lehen hitzorduak 16:30a aldera emango dituzte, eta 20:15ean azkena.
Arduradunek ohartarazi dute “inolaz ere” ez bertaratzeko birusarekin lotura duen sintomaren bat izanez gero. Horrez gain, ohiko boluntarioei eskerrak eman eta odol emaile berriei elkartasun keinuari batzeko deia egin diete; abenduan jasotako 31 poltsatik 2 emaile berrienak izan ziren.