Sara Pinaren hilketa aho batez salatu du udalak

Sara Pinaren erailketa salatzearekin batera, biharko mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egin dute indar politiko guztiek.

indarkeria matxista

Aho batez salatu du Errenteriako Udalak azken hilketa matxista, eta udal ordezkaritza duten talde politiko guztiek adostutako adierazpen instituzionala egin du.  Sara Pinaren erailketa salatzearekin batera, biharko mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egin dute indar politiko guztiek.

Tuterako erailketa matxista “erabat” gaitzestearekin batera eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi du. lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute indar politiko guztiek, gainera, “emakumeok indarkeria matxistarik bizi gaitezen”, eta edonolako erasoen aurrean jarrera aktiboa izatera deitu dituzte herritarrak. Sara Pinaren familiari gertutasuna adierazi diote, eta biharko mugimendu feministak 19:00etan Niessen merkatalgunearen sarreran deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du, eta mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.