Tuterako erailketa matxista arbuiatzeko kalera aterako dira bihar
Sara Pinaren hilketagatik elkarretaratzera deitu du Antxoko Harremantxo talde feministak. 19:00etan Gure Zumardian bilduko dira.
Urteak hamar egun besterik ez zituenean topatu zuten Foruzaingoak eta suhiltzaileek Sara Pina 38 urteko emakumearen gorpua, labainkadaz erailik, Tuteran (Nafarroa). Haren senarra, susmagarri nagusia, alde eginda zegoen eta Boisredonen (Frantzia) atxilotu zuten atzo.
Kasuaren ardura hartu duen epaileak aitortu du “bortizkeria handiz” hil zutela Pina, hilotza topatu baino egun bat edo bi lehenago. 2022a jaio berri den honetan, indarkeria matxistak eraildako lehen emakumea da jada.
Hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du Antxoko Harremantxo talde feministak. Gure Zumardian ‘aski da’ ozen oihukatuko dute bihar, osteguna, 19:00etan.