Fanderiara, Gabierrotara, eta Lartzabalera helduko dira txistu doinuak
Jokin Iruretagoienaren Ezti Gozoa eta Antonio Ibarrondo Oleagaren Geuria zortzikoak joko dituzte.
Udal Txistulariak omenaldi batean. Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetara helduko dira igandean txistu doinuak. 09:00etan abiatuko dira udaletxetik Udal Txistulari Bandako kideak eta Jokin Iruretagoienaren Ezti Gozoa eta Antonio Ibarrondo Oleagaren Geuria zortzikoekin auzo horietako kaleak alaitu ostean, Herriko Plazan amaituko dute diana.
