Sara Pina gogoan, Lezon
Tuteran aste honetan hil duten emakumea gogoan izateko elkarretaratzea egin dute eguerdian Lezon. Irmo salatu dute indarkeria matxista.
Tuterako bere etxean aurkitu zuten 38 urteko Sara Pinaren hilotza astelehenean. Senarra Bordeletik gertu atxilotu du poliziak. Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Lezon, udalak, Gaxuxa elkarteak eta Lezoko Emakume Taldeak deituta.
Udalak zabaldu duen adierazpenean garbi azaldu dute horrelako erasoak ez dituztela onartzen: “Erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.