Sara Pina Ieregiren hilketa salatzeko, plazan elkarretaratzea egin dute. Baliabideak eskatu dizkiete erakundeei, eta gizarteari, espazioen eraldaketa beharra.
Oreretako Mugimendu Feministak deituta, hamarnaka herritar bildu dira Niessen merkatalgunearen sarrerara gaur arratsean Sara Pinaren erailketa salatzera.
Tuteran aste honetan hil duten emakumea gogoan izateko elkarretaratzea egin dute eguerdian Lezon. Irmo salatu dute indarkeria matxista.
Udal gobernuaren erabakia publikoki gaitzetsi du EH Bilduk. Kolektiboaren aurkako "eraso zentzugabetzat" jo du ortzadar koloredun zebrabideak zuritu izana.
Aurretik bazetorren ere, pandemiak inoiz baino bistakoagoa egin du lehen arreta zerbitzua indartzea ezinbestekoa dela.
Bi zutabe irtengo dira, bata, Errenteria-Oreretatik eta bestea Irundik, eta Gaintxurizketan elkartuko dira. Larunbatean hil zen Hondarribian bizi zen errenteriarra, bizikletan zihoala auto batek harrapatuta.
Txosteko palistek partida bakarra jokatuko dute asteburuan, eta Oiarpekoek, sei. Giriziaren pala txapelketa ere Madalensoron jokatuko da.
20:00etan hasiko den karteladaren ondoren egingo dute omenaldia, haren izena daraman plazan. 1980ko urtarrilaren 16an hil zuten Saldise.
Hartzaileak zazpi urtetik gorako haurrak dituzten familiak dira, eta helduek eta haurrek batera hartuko dute parte familiaka edo burbuilaka.
REDESAk jarritako kasaziozko errekurtsoan, ebazpena udalaren kontra atera da. Lehenbailehen egin behar dituzte prozedurak kostuak aurrezteko.
Matrikula zabalik du Udal Euskaltegiak, eta A1, A2, B1,B2, eta C1 mailetako tituluak lortzeko izena eman daitekeela jakinarazi du.
Olaldeko bidegurutzean obrak egiten ari dira, etxadiko trafikoa berrantolatzeko asmoz. Altzibar Zelaiako aparkalekuen lanek aurrera jarraitzen dute.
Joan den asteko epe berberean (hilaren 3tik 5era) 1.020 izan ziren Oarsoaldeko lau herrietan koronabirusagatik kutsatu zirenak.