Karlos Saldise omenduko dute ostiralean

20:00etan hasiko den karteladaren ondoren egingo dute omenaldia, haren izena daraman plazan. 1980ko urtarrilaren 16an hil zuten Saldise.

Indar parapolizialek 1980ko urtarrilaren 16an hil zuten Karlos Saldise Korta Donibanen jaiotako lezoarra. Kasuak ez zuen inoiz ere ikerketarik izan, hilketatik hiru hilabetera itxi zutelako. Aitortza ofizialik ere ez dute egin. Lezoarren partetik, ordea, urtero izaten da aitortza: aurtengoa ostiral honetan (hilaren 14an) egingo dute, Karlos Saldise plazan bertan, 20:00etan hasiko den karteladaren ondoren.

Erlazionatutako edukiaUtzi zuen arrastoari aitortza
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.