Hilaren 27an izango da lehenengo Korrika batzordea 19:00etan Xenpelar AEK Euskaltegian.

22. Korrika martxoaren 31n abiatuko da Amurriotik eta Euskal Herria zeharkatuta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Hori posible egiteko hamaika lagun aritzen dira han-hemen lan itzela egiten, eta Xenpelar AEK euskaltegiak jarri du lehen hitzordua Errenteria-Oreretan Korrika prestatzen hasteko. Hilaren 27an izango da lehenengo Korrika batzordea 19:00etan Xenpelar AEK Euskaltegian.
22. korrikaren nondik norakoak ezagutu eta Errenteria-Oreretan hari lotuta antolatutakoen berri izango dute parte hartzaileek, baita herrirako bestelako ekitaldiak proposatzeko aukera ere. Egin beharreko lanak zerrendatu eta banatu egingo dituzte, halaber. Xenpelar AEKko arduradunek argi esan dute parte hartzaile bakoitzak erabakiko duela zertan eta zenbateraino lagundu nahi duen, “jakin badakigulako denok ez ditugula aukera berberak ekarpenak egiteko, bertan entzundakoaren arabera erabakiko dute ekarpena zein izan daitekeen”.
Laguntzeko aukerarik izango ez dutenei berriz, Korrika Errenteria-Oreretan izango dela ezagut eta zabal dezaten nahi dutela esan dute, eta herritar oro deitu dute parte hartzera.