Larunbatean, kantu jira Lezon
12:30ean aterako da urteko lehen kantu jira Aiton Bordatik. Herriaren erdigunea euskal kantuekin zipriztindu ondoren, Gurutze Santuaren plazan bukatuko du bidea.
Lezoko kantu jirak urteko lehen irteera egingo du larunbatean (hilaren 15ean). Euskal kantuekin herriko kaleak alaitzen 12:30ean hasiko dira Aiton Bordatik hasita.
Aiton Bordatik Kaialde aldera joango dira lehenik, eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazarantz joango dira bertan kalejira bukatzeko.
Egitasmo irekia da kantu jirarena. Nahi duen orok parte har dezake.
