Astelehenetik asteazkenera, COVID-19agatik 1.088 kutsatu Oarsoaldean
Joan den asteko epe berberean (hilaren 3tik 5era) 1.020 izan ziren Oarsoaldeko lau herrietan koronabirusagatik kutsatu zirenak.
Hilaren 10etik 12ra (astelehenetik asteazkenera) COVID-19agatik kutsatu direnen kopurua 1.088 pertsonakoa izan da Oarsoaldean, Osasun Sailak gaur eman dituen datuen arabera. Horietatik 586 errenteriarrak izan dira, 224 pasaitarrak, 193 oiartzuarrak eta 85 lezoarrak. Joan den asteko epe berberean (hilaren 3tik 5era) 1.020 izan ziren birusa hartu zuten oarsoarrak.
Jarraian, herriz herrikako datu eguneratuak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 7.029 (igandean 6.658koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 205-207-174.
- Pasaia. Tasa: 6.063 (igandean 6.075ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 67-69-88.
- Oiartzun. Tasa: 6.259 (igandean 5.979koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 71-76-46.
- Lezo. Tasa:5.805 (igandean 5.707koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 37-18-30.