Lehen arreta ezinbestekoa delako
Aurretik bazetorren ere, pandemiak inoiz baino bistakoagoa egin du lehen arreta zerbitzua indartzea ezinbestekoa dela.
Lehen arreta publiko indartsu bat ezinbestekoa dela aldarrikatu dute gaur berriz ere. Aurretik bazetorren ere, pandemiak inoiz baino bistakoagoa egin du lehen arreta zerbitzua indartzea ezinbestekoa dela. Anbulatorioen aurrean batu dira osasun langileak eta herritarrak osasungintza publikoaren alde, eta zehazki, lehen arretak eta bertan ari diren langileak bizi duten presioa salatzeko.
Iztietako anbulatorioan bat egin dute protestarekin eta osasungintzako langileak, herritarrak eta hainbat udal ordezkarik (EH Bildu eta Elkarrekin Errenteria) alkatea tartean osasungintza publikoaren alde egin dute.
Abenduaren erdialdean egindako elkarretaratzean bezala, gaurko deialdiaren atzean Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak.