Jendaurrean eta aho batez arbuiatu du udalak Sara Pinaren erailketa
Gaur arratsaldean Antxon egingo duten elkarretaratzearekin bat egitera deitu du Pasaiako Udalak. 2003. urtetik 113 emakume erail dituzte Euskal Herrian.
“Urtea hasi besterik ez da egin eta dagoeneko Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hildako lehenengo emakumea da”, salatu du Pasaiako Udalak Berdintasun arloaren bitartez. Jendaurrean eta aho batez adierazi du indarkeria matxistaren kontrako jarrera ageriko egingo duela aginte organoak.
2003. urtetik 113 emakume erail dituzte Euskal Herrian. Sara Pinaren hilketa matxista salatzeko Harremantxok deituriko elkarretaratzearekin bat egitera deitu du udalak. 19:00tan Gure Zumardian dute hitzordua.
