Udal Berdintasun Plana garatzeko parte hartze saio irekia, Trintxerpen
Berdintasuna sustatzeko II. Berdintasun plana egiten ari da udala. Hilaren 28an bilera irekia egingo dute Trintxerpeko Alkateordetzan.
Bilera irekia Trintxerpeko Alkateordetzan egingo dute, hilaren 28an, 17:30ean. Pasaiako emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko II. Berdintasun plana diseinatzen ari da Pasaiako Udala. Hori dela eta, parte hartze saio irekia egingo dute arduradunek hilaren 28an, 17:30ean Trintxerpeko Alkateordetzan.
Gaia lantzeko interesa eduki lezakeen pasaitar orok har dezake parte bilkuran. Horren helburua datozen bost urteetarako udalaren jarduna zehaztea izango da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan.
Emagin elkartea izango da topaketa dinamizatzearen arduraduna, eta 2 ordu inguruko iraupena izango duela aurreikusi dute.
