Oiartzungo Urdinola-Arizmendienea etxe-museoa bisita daiteke urtarrileko ostiral guztietan. XVIII. mendekoa da eta bi familia bizi izan ziren. Udalarena da 2012tik.
Ostadar koloreko zebrabideak zuritu izanak haserrea piztu du kolektiboko kideen artean. Ezinegona ageriko egingo dute larunbatean, 12:30ean, San Pedron.
Ane Zufiaurreri, aurtengo pareta egutegiaren sortzaileari, elkarrizketa egin dio hedabideak.
Olentzeroren panpina teilatu baten gainera lekualdatu izana, eta Urtezahar gauean Saldisen egindako ospakizunak sorturiko kalteak salatu ditu udalak.
Familia giroan egiten dituzte irteerak, eta euskararen arnasgune ere badira. Xoxolur Mendi Klubak 2022ko irteerak asteburuan hasiko ditu, Andatzarako bidea hartuz.
Hamarnaka lagun bildu ziren atzo iluntzean Antxoko Gure Zumardian, Harremantxo eta Bekoz Bekok deituriko elkarretaratzean. Nazkatuta daude.
"Haurraren gizarteratzean eta gure herriaren garapenean gai horiek duten garrantziaz jakitun", D ereduan matrikulatzera gonbidatu ditu gurasoak udalak.
Areto futboleko bi taldeek Villabonako Egintza taldearen kontra jokatuko dute. Futboleko bigarren taldeek eskualdeko derbia dute asteburuan.
Zirkulazioarentzako abiadura murriztuko dute, eta bertako instalakuntza eta eraikinetarako irisgarritasuna hobetu. Helburua, auzotarren segurtasuna hobetzea da, eta 15 egun iraungo dute lanek.
Saioa Reina aretoan egingo dute 18:30ean, eta herritarrak energia komunitatea sortzeko prozesuan ahalduntzea izango du helburu.
Datorren astelehenean hasiko da aurrematrikulazio epea. Elizalde Herri Eskolak nondik norakoak azalduko ditu asteartean, bilera batean.
Udal sailen arteko "koordinazio faltagatik" egindako akatsa izan dela aitortu dute; koloreak ezabatu aurretik kolektiboarekin hitz egitea baitzen asmoa.
Harpide eta HITZAkideek gaurko eta datorren ostiraleko astekariarekin batera jasoko dute gehigarria.