Iazko Zinema Ttikiak "erantzun ona" izan duela baloratu du Ager Arrieta antolatzaileak
2022ko ikasturtea, igande honetan hasiko da haurrentzako film batekin. Gonbidapenak jada eskuragarri daude, udalaren orrialdean.
Lezoko udalak, iazko Zinema Ttikiaren ikasturtearen balantzea egin du eta “oso positibotzat” jo dute. Pandemiarengatik ezarritako neurriek edukieran murrizketak eragin eta musukoa erabili behar izan baden arren, guztira 20 pelikula proiektatu dituztela adierazi dute. Era berean, eskerrak eman dizkiote boluntarioei “ekimen polit hau antolatzeagatik “.
Ager Arrieta, ekimenaren antolatzailea denak dio, 2020. urteko emanaldiak ezin amaitu ezinik geratu zirela kontuan hartuta, “2021 urtean gogoz ekin” ziotela. Gainera, jendearen “normaltasun txiki batera” bueltatzeko gogoak nabari zirela uste du, eta “erantzuna ona” izan dela baloratu du.
Film horietatik, erdiak haurrei zuzendutakoak izan ziren, eta beste erdiak familiei begira programatu zituzten. Haurren filmetan, hilabetero, hezkuntza zentzua duten gaiak bilatzen saiatu direla dio antolatzaileak, eta familientzakoetan, era guztietako gaiak pantailarazten saiatu direla esan du, “entretenimendua ere ahaztu gabe”, zehaztu du.
Euskara ere balioan jarri du Arrietak, eta ikusi eta entzundako guztia, euskaraz izan dela dio, euskara eta aisia zinemaren bitartez elkartzearen helburua beteta. “Kultura eta euskara bultzatzeko asmoarekin”, erantsi du.
Kolaborazioak ere egon dira, hala nola, Etxetxo edo Gaxuxanekin, baita Gezalan antolatzen diren herri ekimen desberdinekin ere. Hori ere nabarmendu nahi izan du bultzatzaileak.
Datorren ikasturteari begira aurreratu du, lehen pelikula, Kranston ikastetxea: munstroen eskola larunbat honetan (hilak 15) eskainiko dela, 16:30ean. Bertaratzeko gonbidapena, udalaren web orrialdean lor daiteke.