Bigarren ezohiko batzar bat egingo dute asteartean
Puntu bakarrekoa izango da udalbatzar hori, Udal zigor eta ondare erantzukizuneko espedienteetan instrukziogile berriaren izendatzeko.
Oiartzungo udalbatzak plenoa egingo du datorren asteartean, 09:00etan. Hori bukatuta, bigarren bat egingo dute, puntu bakarrarekin.
Kasu horretan, gaia udal zigor eta ondare erantzukizuneko espedienteetan instrukziogile berriaren izendapena izango da.