Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

[Kronika] Etxean bezala egoteko bisita

Oiartzun
Orokorra

Oiartzungo Urdinola-Arizmendienea etxe-museoa bisita daiteke urtarrileko ostiral guztietan. XVIII. mendekoa da eta bi familia bizi izan ziren. Udalarena da 2012tik.

urdinola arizmendienea bisita gidatua Joxe Mari Mitxelena eta Elena Zalakain, bisitariei etxeko elementuak azaltzen.
2022/01/14
Erik Gartzia Erik Gartzia

[Gipuzkoako Hitzan argitaratutako kronika]

Oiartzungo plazatik behera doan kalea da Aialde. Eraikin berriak eta eraberrituak ikus daitezke garai batean Kale Nagusia izena zuen aldapa pikoan. Udaletxetik behera, eskuinaldean, Oiartzualdeko alde zaharretan ohikoa den kolore argiko harriz egindako eraikin bat ikus daiteke. XVIII. mendekoa da.

Kanpotik ez du arreta berezirik sortzen, ez balitz fatxadan, bi laubururen artean, ezker-eskuin, zizelkatua duen leloagatik: “Emen sartzen dana bere etxean dago”.

Urdinola-Arizmendienea etxea da, bertan bizi izandako bi familiaren izena hartuta. Beste izen bat ere erantsi dakioke, etxearen jabe izan den beste familia bat kontuan hartzen bada: Arbide. Orain, berriz, Oiartzunena da eraikina, 2012an udalaren esku geratu baitzen.

Hiru urtez geldirik egon ziren eraberritze lanak, proiektu argirik gabe, eta 2015ean hausnarketa prozesu bat hasi zuten herritarrekin. Egitasmoa finkatu eta ondorengo lanak bukatuta, iazko uztailean ireki zituzten etxea eta hainbat kultur ekitalditarako erabili duten lorategia.

Bisitaren hasiera, atarian

Urtarrilean, ostiralero, bisita gidatuak antolatzen ari dira, iazko udan eta ondorengo hilabeteetan egin bezala. Elena Zalakainek eta Joxe Mari Mitxelenak dute etxe horrekiko jakin-mina asebetetzeko ardura, nahiz eta oraindik gela batzuk “guztiz atondu gabe” daudela onartu duten.

Bisitan, Mitxelenak hartu du hitza lehenengo, kalean. Bisitariei gora begiratzeko eskatu die, teilatuari eusten dion habeetako bat seinalatuz; “1759” jartzen du. “XVIII. mendekoak dira egungo fatxada eta egitura. 1499koa da hemen eraikin bat zegoela dioen lehen datua, Oiartzun Errenteria-Oreretatik banandu eta 28 urtera”, azaldu du Mitxelenak. Zalakainek zehaztu duenez, etxea “jauregi txiki bat” da, eta jabeak, nobleak izan ez arren, “oparoak” ziren: “Burdinolak zituzten, errotak…”.

Etxearen jatorria eta jabeen genealogia kontuak arakatuta, barrura sartu da taldea. Sarreratxo horretan hainbat koadro ikus daitezke, “XVIII. mendekoak izan daitezkeenak”. Dolare baten ardatzaren zatiak apaintzen du beheko solairu freskoa. Altzariak, berriz, berriagoak dira, arizmenditarrenak.

1920an erosi zuten etxea: Angel Arizmendi Donostiako epaitegiko prokuradoreak erosi zuen, eta armairu horietan eta etxeko beste hainbat elementutan islatuta dago bere pentsaera. “EAJko kide nabarmena zen Arizmendi, eta Juanita Aiestaran emaztea Emakume Abertzaleen Batzako presidente izandakoa zen. Euren ideologia islatzen zuten altzarietan: goi mailako klasekoak ziren, abertzaleak eta fededunak”, esan du Zalakainek.

Beheko solairuaz gain, beste bi ere baditu, baita ganbara bat ere. Eskaileratan gora igo dira bisitariak. “Gela urdina” da lehenengo geltokia. Ordura arte ikusitakoarekin alderatuta, erabatekoa da kontrastea: Luis XVI.aren garaiko altzariak ikus daitezke hor, zetaren antza duen paper horma bat, balio handiko lanparak… Etxe-museoak aro batetik bestera bidaiatzeko aukera ematen du, gela bakarra aldatuta.

“Rokoko estiloko gela” batetik, “XX. mendeko elementuz osatutako jangela batera” bidaiatu daiteke Zalakain eta Mitxelenarekin. Apaingarri guztiak, baina, ez dira etxe horretako originalak; Gordailuak, aldundiaren Ondare Bildumen Zentroak, eman dizkie batzuk, eta norbanakoek beste batzuk, Oiartzungo Tres Coronas sagardo apardunaren botila, esaterako.

Egongelak eta sukaldeak osatzen dute lehen solairua. Janaria prestatzeko aretoa bere horretan gordeta dago, “azken erabiltzaileek utzi zuten moduan”. Pieza bakarrekoa da harraska, eta garai bateko “atezain automatikoak” ere sortzen du jakin-mina.

Bigarren pisuan, nabarmentzekoak dira logela baten XX. mendeko art-déco dekorazioa, eta beste logelaren “arkitektura erregionalista/nazionalista”. Bainugela ere solairu horretan dago. Oiartzungo etxeetara ura iritsi baino lehenagokoa da Urdinola-Arizmendienea. Aurrera eginda, “gela misteriotsura” iritsi dira bisitariak; tximinia dago bertan, baita erreketeek zoruan utzi zituzten arrastoak ere.

36ko gerrako obus bat

Goiko pisuan, neskame eta inudeentzako gelak zeuden, nahiz eta itxuraldatuta dagoen orain, teilatu osasuntsua erakusteko, eta 36ko gerrako obus bat ere ikus daiteke bertan. Azkenik, ate estu bat gurutzatuta, Juan Jose Olazabal “arkitekto aurrerakoi irundarrak” diseinatutako kapera ikus daiteke, euskal grafiako hainbat esaldirekin.

Hamabi lagunentzako tokia dago; Manuel Lekuona izan zen meza ematen lehena. Arizmenditarrak bete-betean harrapatu zituen gerrak, eta aita fusilatu egin zuten. Etxea berreskuratu egin zuten gero. Orain, bere etxean dago bertan sartzen den oro, baita bisitariak izanda ere.

URDINOLA-ARIZMENDIENEA

Non. Urdinola-Arizmendienea etxean, Oiartzungo Aialde kaleko 4. zenbakian.

Noiz. Urtarrilean, ostiraletan, 12:00etan.

Sarrera. Doan.

Izena ematea. Oarsoaldeko Turismo Bulegoan: 943-49 45 21 edo e-posta bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Agenda

    Eguraldia

    Iturria:tiempo.com

    Azken 7 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
    Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
    Ostiralero zure posta elektronikoan.

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 34 03 30
    • oarsobidasoa@hitza.eus
    • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.