Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Udal gobernuak barkamena eskatu dio LGTBIQ+ kolektiboari

Udal sailen arteko "koordinazio faltagatik" egindako akatsa izan dela aitortu dute; koloreak ezabatu aurretik kolektiboarekin hitz egitea baitzen asmoa.

Udalak kontrataturiko langileak, gaur goizean, Trintxerpeko Euskadi etorbideko zebrabide bat berriz pintatzen. Horren alboan dagoen pasabideak ostadar kolorea zuen atzora arte.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/01/14

Pasaiako udal gobernuak publikoki barkamena eskatu dio udalerriko LGTBIQ+ kolektiboari, aurrez haiekin hitz egin gabe eurek margoturiko ostadar koloreko zebrabideak zuritu izanagatik. “Udal sailen arteko koordinazio faltari” egotzi diote errua.

Antxo, Trintxerpe eta San Pedroko errepideetako zebrabide koloretsuak zuriz margotzeko erabakia Ertzaintza eta Udaltzaingoaren aginduz hartu zela azaldu dute, “Zirkulazio Araudi Orokorra betetzeko”. Txosten horren 168. artikuluak dio pasabideetako markek zuriak izan behar dutela.

Hori esanda, tokiko gobernariak ekintzagatik damu izan ez, baina jarduteko modua deitoratu dute: “Zebrabideak zuriz margotu ditugu, aurrez LGTBIQ+ kolektiboko kideekin hitz egin gabe, gure asmoa haiekin hitz egitea bazen ere. Beraz, barkamena eskatu nahi diegu akats horrengatik”.

Behin eta berriro errepikatu dute inolaz ere ez dela izan kolektiboaren aurkako erasorik, eta hura osatzen duten lagunekiko babesa berretsi nahi izan dute udal arduradunek gogora ekarriz Antxon, Molinaoko itsasadarreko eskailerak ostadarraren koloreekin margotu zirela, eta gobernuak ez duela “inola ere” planteatu ezabatzea.

Ortzadarra, beste eremu batzuetara
Gaur-gaurkoz Markina Ingeniaria, Eskalantegi eta Euskadi etorbideko zebrabideek zuriz margotuta jarraitu beharko badute ere, LGTBIQ+ kolektiboaren aldarria kalean ikusgarri bihurtzen jarraitzeko asmoa irmoki adierazi dute udal gobernariek. Ildo horretan, mugimenduko kideekin bilera bat deitzeko asmoa dutela adierazi dute, “hiri-altzariak edo beste elementu batzuk pintatzeko beste jarduketa batzuk adosteko”.

Erlazionatutako edukiaLGTBIQ+ koloreko zebrabideak ezabatu ditu Pasaiako Udalak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.