Zinema txikiaren hurrengoa: 'Tarzan', larunbatean, Antxon
Emanaldia barrutiko kultur etxean eskainiko dute 17:30ean hasita. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatu beharko dira.
Hotzaz babesteko planik izango dute gazteenek datorren larunbatean, Pasaiako Zinema Txikiak hurrengo emanaldia eskainiko baitu orduan, 17:30ean, Antxoko Kultur Etxean.
Umeentzako apropos pentsaturiko hurrengo filma Tarzan izango da, eta euskaraz eskainiko dute. Sarrerak doakoak diren arren, egungo osasun neurriak bermatzeko ezinbestean gonbidapena eskuratu beharko da aurretik, honako esteka honen bidez.