Udalarekin eta aldundiarekin elkartuko dira, hilaren 22an. Iaz egindakoak eta aurten datozenei buruzkoak izango dituzte hizpide.
Ander Aramendi sanjuandarra eta Larraitz Etxebeste oiartzuarra izan dira lehenak. Gazteen parte hartze handia nabarmendu du Itsas Mendik.
Hilaren 20an arratsaldez eta 23an goizez banatuko dituzte hilerokorako kopak Gurutze Santuaren plazan. Lezoko Emakume Taldearen egitasmoa da.
Ingurumenaren zaintzari loturiko dibulgazioa eta sentsibilizazioa helburu duten sei interpretazio panel ipini dituzte ontzi-museoaren arduradunek.
Igandean Loiolako eremuan egindako estropadan Hibaikako neska absolutuen garaipena, eta San Juanen Gazte Mailako neskena zein Promesa Mailako mutilena.
Oiartzungo neskek Mutilveraren etxean nagusitzea lortu dute, Ane Lopez de Herediaren gol batekin. Mutilek ahazteko moduko partida egin dute.
Lezoko PSE-EEren buru Joxean Sanchezek laguntzarena "berri izugarri ona" dela esan du. Gizarte gaietan eta tokiko ekonomia indartzeko erabiliko dute dirua.
HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.
Urtarrilak 14ko denbora-pasen dinamika martxan da.
HH, LH, DBH eta Batxilergoan matrikulatzeko kanpaina abiatu berri dute. Haur zein gaztetxoak "proiektu euskaldun, nazional eta burujabe" honetan murgiltzeko interesa duten gurasoek hilaren 28ra bitarte izango dute izena emateko aukera.
Arraun txiki bat oparituko diete, "arraunean jarrai dezagun, bai gaur, bai etorkizun hurbilean, elkarrekin indartsuagoak garelako".
Udalaren sistema informatikoetan segurtasuna bermatuta dagoela adierazten du. Estatuko Segurtasun Erregimen Nazionalak administrazio publikoetako erakundeei ematen die.
Emanaldia barrutiko kultur etxean eskainiko dute 17:30ean hasita. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatu beharko dira.