Koldo Mitxelenako ate irekiak martxan dira
Gaur, hilak 18, 18:00etatik 20:00etara, eta ostegunean, hilak 20, 17:00etatik 18:30era bisitatu ahal izango dira eskolak. Ikastetxea ezagutu ahal izateko hitzordua hartu behar da 943 89 91 87 telefonora deituta.
![Koldo Mitxelena Herri Iakstetxearen logo berria.](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/09/240993669_363821111893053_6893788685283250155_n.jpg)
Koldo Mitxelena Ikastetxeko ate irekiak martxan dira jada. Gaur, hilak 18, Olibet eta Markolako eskolak bisitatu ahal izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Bisitarako azken eguna ostegunean izango da, hilak 20, eta interesdunek Olibet, Markola eta Biteriko zentroak ezagutu ahal izango dituzte 17:00etatik 18:30era. Ikastetxeko ate irekietara joan ahal izateko hitzordua hartu behar da 943 89 91 87 telefonora deituta. Informazio gehiago Koldo Mitxelena Ikastetxeko web orrian (www.koldomitxelenaikastetxea.eus) edo 012905aa@hezkuntza.net helbide elektronikora idatzita eskuratu ahal izango da.