Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeen argazkiak bildu nahi dituzte Lezon, erakusketa osatzeko

Martxoaren 8aren bueltan egin nahi den erakusketarako dira irudiak. Herriko emakumeek egindakoaren garrantzia nabarmendu nahi dute erakusketarekin.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/01/18

Lezoko emakumeen argazkiekin erakusketa egin nahi du, Martxoaren 8aren bueltan, Lezoko Hezkidetza Mahaiak. Arrazoia edozein dela ere, herrian ezagunak diren edo izan ziren emakumeen argazkiak behar dituzte erakusketa osatzeko: beren ogibide edo jardunagatik (dendariak, irakasleak, euskaltzaleak, erizainak, emaginak, baserritarrak, aktoreak, kirolariak, bertsolariak, kantuzaleak…), zaletasunengatik, izaeragatik edo beste arrazoiengatik  nabarmendu diren andreen irudiak dira behar direnak, haien erretratuekin osatu nahi dute erakusketa. Herritarrei horiek emateko (itzuliko zaizkie) eskatu diete. Otsailaren 14ra arteko epea adostu dute argazkien entregarako.

Lezoko Hezkidetza Mahaia honakoek osatzen dute: Berdintasun Saila, osasun zentroa, Lezo Institutua, Kuadrillategi, Pasaia-Lezo Lizeoa, Lezo Herri Eskola, Haurtxokoa eta kale hezitzaileak. Hala, haiek zehaztu dute egitasmoaren helburua dela memoria historiko eta aitorpen ariketa bat egitea emakumeekiko, historian zehar eta gaur egun herriaren bilakaeran betetzen dituzten funtzio garrantzitsuak ikusarazteko

Xehetasunak

Argazkiak formatu digitalean (JPG edo PNG formatuak, 300 ppp-ko bereizmenarekin) edo paperean eman daitezke Berdintasun Sailaren egoitzan (astelehen, asteazken eta ostegunetan 09:00etatik 13:00etara). Lezoko Udalaren webgunearen bitartez ere aukera dago horiek helarazteko.

Bestalde, ezinbestekoa da argazkian agertzen diren emakumeen baimena izatea horiek erakusketan jarri ahal izateko. Gainera, erretratatutako emakumeei buruzko informazioa ere helarazi behar da: izen-abizenak, bizitokia, zergatik den nabarmena (ogibidea, funtzioak, zaletasunak…). Argazkia ematen duenaren gaineko informazioa ematea beharrezkoa da, aldi berean (izen-abizenak, telefono zenbakia eta posta elektroniko helbidea).

Argazkiak jaso, sailkatu, aukeratu eta erakusketara moldatzeko prozesuan hezkidetzaren eta berdintasunaren esparruan diharduten kideak arituko dira.

Gerora, argazki horiek Lezoko Udalaren argazki artxiboan gordeko dira, eta helburu bera duten eta herrian izango diren egitasmoetan erabili ahal izango dira, ekintza publikoetan adibidez. Prozesuan parte hartzen dutenek, horren oinarriak onartzen dituztela esan nahi du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.