Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko emaitzak (2022-01-20)
Asteburuan zazpi norgehiagoka jokatu dituzte Madalensoron. Hirugarren Mailakoak lau izan dira, Bigarren Mailako bi eta Lehen Mailako bakarra.

Zutik, Gurrutxaga, Conde, Toledo epailea, Arrieta eta Salegi. Makurtuta, Beloki, Larralde, Zurutuza eta Manterola.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren bigarren jardunaldia jokatu zuten pasa den asteburuan. Zazpi partida jokatu zituzten: Hirugarren Mailako lau, bigarreneko bi, eta lehenengoko bat.
Honakoak izan dira Girizia elkarteko pilota atalak antolatzen duen txapelketako partiden emaitzak:
Hirugarren Maila
- Ferreiro – Nuin / Egiguren – Mendigain: 25-16.
- Pagoaga – Leiza / Areizaga – Olasagasti: 8-25.
- Juaristi – Askaiturrieta / Agirre – Lete: 11-25.
- Unsuain – Fierro / Diaz – Zelaia: 21-25.
Bigarren Maila
- Salegi – Arrieta / Gurrutxaga – Conde: 25-16.
- Larralde – Beloki / Zurutuza – Manterola: 25-11.
Lehen Maila
- Antxordoki – Martikorena / Albisu – Goñi: 21-25.
