Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Giriziaren pala txapelketak osasuntsu dagoela erakutsi du

Pala Txapelketa Irekia hasi da. Pandemiaren arrastorik ez da nabaritzen izena eman dutenen kopuruan, eta duela bi urtekoaren mailara iritsi da.

euskal herriko pala txapelketa irekia 2022 Zutik, Cabaleiro, Olazabal, Toledo epailea, Lertxundi eta Contreras. Makurtuta, Arruabarrena anaiak, Laso eta Loidi.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/01/21

Negu gorrian hasi eta udaberri loretsuan bukatu ohi da Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia. Tradizio bilakatu da palistei zuzendutako txapelketa hori, ia lau hamarkadatan aritu baitira larrua Madalensoro pilotalekuko horma gogorraren kontra zigortzen, larunbat eta igande goizetan.

Asteburu honetan jokatuko dute Euskal Herriko Pala Txapelketaren hirugarren jardunaldia, bihar eta etzi  (ikus hemen kartelera). Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen du txapelketa; aurtengoa 38. ekitaldia da. Ez dira denak jarraian izan, iaz etenaldia egin baitzuten, pandemiak hala behartuta.

Aurten ere zalantzatan ibili direla aitortu du Martxel Toledo antolatzaileak: «Txapelketa berriro martxan jartzea kosta baino gehiago, guretzako zailena izan da osasun neurri guztiak errespetatu behar direla ikustea, udalarekin hitz egitea, jarritako baldintza horiek nola gainditu aztertzea… Ez da erosoa izan». Zalantzak behin betiko uxatzeko arrazoietako bat izan zen pilotariengan ikusi zuten gogoa.

Orain dela bi urte 83 bikotek eman zuten izena, eta aurten —oraingoz— 74 dira parte hartuko dutenak. Kopurua handitu daiteke, emakumeen txapelketa martxoan hasiko baita. Girizia pilota saileko kideak pozik daude kopuru horrekin, COVID-19ak sortutako egoerak ez baitu arrasto —parte hartzean, gutxienez— handirik utzi.

«Gizonen Hirugarren Mailan 40 bikotek eman dute izena, duela bi urte bezala, eta lehenengo eta bigarren mailen artean bospasei gutxiago egongo dira. Ez da aldaketa handia. Ikusten da gogoa badagoela, jende berria sartu dela, eta aurrekoek ere jarraitzen dutela». Pala txapelketa, beraz, osasuntsu dago.

Neurriak pilotalekuan
Kiroldegia kudeatzen duen enpresak du Madalensororen funtzionamendua aurrera eramateko ardura, eta baldintza bakarra jartzen dute: jokatzen ez dutenek, izan ikusle edo jokalari, maskara jantzita eramatea. Jokalariei federazioak eskatzen die pasaportea izatea.

Horregatik, Toledok gonbita egin die herritarrei partidak ikustera joateko. Jokalarien ingurukoak izan ohi dira joaten direnak.

Txapelketa behin ibiltzen hasita, ezustekorik ez gertatzea da Giriziaren desioa. Izan ere, 2020ko ekitaldia eten egin behar zuten, eta ohi baino beranduago bukatu zen, abuztuan. Aurten, printzipioz, maiatzean bukatzea espero dute. «Ea zortea daukagun eta dena ongi joaten den», adierazi du Toledok.

Beraienari ez ezik, gainontzekoenei ere begiratzen die. Oraingoz bertan behera dauden txapelketak berriro martxan jartzea desio du. «Kirola osasuna dela esaten badigute, hori hala dela erakutsi beharko da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.