Emaitza onak lortu dituzte Eskolarteko Ligan eskrima kirolariek
Kategoria guztietan bikain aritu ziren eskrima kirolariak, Eskolarteko Ligako lehen jardunaldian.
Bekoerrota kiroldegian eskrima sustatzearekin egindako apustua sendotzen jarraitzen dutela adierazi du udalak, Eskolarteko Ligako lehen jardunaldian emaitza onak lortu ondoren.
Haur Kategoria, kimuak eta benjaminak aritu ziren lehian. Haurretan, Markel Amat, (Pasaia-Lezo Lizeoa) izan zen lehena, Paul Muñoz (Lezo Institutua) hirugarrena, Eneko Castillo (Pasaia-Lezo Lizeoa) zazpigarrena, eta Aner Galvez (Pasaia-Lezo Lizeoa) bederatzigarrena.
Kimu Mailan, etxekoen sailkapena honakoa izan zen: Ibai Makibar (Pasaia-Lezo Lizeoa) hirugarren postua lortu zuen, Ander Lopera (Lezo Herri Eskola) zazpigarrena izan zen eta Jon Ruiz (Lezo Herri Eskola) bederatzigarrena.
Benjaminetan, Ekhi Aiestaranek (Pasaia-Lezo Lizeoa) bereganatu zuen lehen postua, eta Aratz Aiestaran (Pasaia-Lezo Lizeoa) bosgarren geratu zen.
Hurrengo jardunaldia otsailaren 13an egingo dute. Udalak kirol hau praktikatzera animatu ditu herritarrak, eta izen emateko, mezu bat bidali daiteke hona edota 943 51 03 11 telefono zenbakira deitu.