Asanblada egingo du Oiartzungo Feministen Asanbladak, astelehenean
Etzi, arratsaldeko 17:30ean elkartuko dira feministen asanbladak deituta, Munanierren.
Asanbladarako deia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Astelehenean, hilaren 24an, elkartuko dira Munanierren, 17:30ean. Ordu eta erdi iraungo duela bilerak aurreikusi, eta parte hartzera animatu dute.