Antxoko bulebarraren aldeko plataformak informazio bilera egingo du
Bilkura herrikoia datorren larunbatean egingo dute, 12:00etan, kultur etxean. Proiektuaren aldeko azken pausoen berri eman egungo egoera azalduko dute.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/01/portada1.jpg)
Pasai Antxoko Tren Geltoki Berriaren Aldeko Plataformak biltzera deitu du, barrutian bulebarra sortzeko proiektuaren alde 2021eko uztailetik gaurdaino emandako pausoen berri emateko, eta herri proposamena egun zertan den azaltzeko. Topaketa irekia datorren larunbatean, hilak 29, egingo dute, 12:00etan Antxoko Kultur Etxean.
Arduradunek aurreratutakoaren arabera, Euskotrenen merkantzia-trenen trafikoari erantzuteko diseinaturiko alternatiba bikoitza aurkeztuko dute. Haien ustez, Euskal Trenbide Sareak egun eskuartean dituen bestelako proiektuek bulebarraren plana baldintzapean jarri dezakete, eta egoera hori ekiditeko helburua dute jendaurrean jarriko dituzten trazadurek.