2022/1/24

Larre Planaren barruan, ia 67.000 euroko inbertsioak Oiartzunen

Munanierren, Bianditzen, Arlepon, Pagolarren, Pikoketan, Aritxulegin eta Errengan hobekuntza lanak egin dira 2021ean. Udalak eta aldundiak finantzatu dituzte lan horiek.

Otsaileko eta martxoko arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute

Udalak sorkuntzaren alde egiten duen apustuaren adibide argi gisa, eskaintza anitz eta kalitate handiko lanekin datoz hurrengo bi hilabeteak Errenteria-Oreretara. Hilaren 5ean hasiko dira emanaldiak Miquel Barcelona dantza konpainiaren 'Rojos' ikuskizunarekin.

Mikel del Val

Luzuriaga erosteko gestioak hasi ditu Pasaiako Udalak

Nafarroako Gobernuaren zatia erosteko lehen izapideak egin ditu Izaskun Gomezek. Donostiako Udala ere, fabrika Pasaiak eskuratzearen alde agertu da.

[Bideoa] Trintxerpeko 30 elkarte, Rabanne espazio kulturalaren alde

Barrutiko hainbat eragilek agerraldi publikoa egin dute Ziriza eraikina birmoldatzeko herri proiektua defendatzeko. Proposamena arriskuan ikusten dute.

Zortzi kategoriatik lautan izan dira garaile Oarsoaldeko batelak

San Pedron lehiaturiko Gipuzkoako Batel Ligako bigarren estropadan bi urre erdietsi ditu San Juanek, eta bana San Pedro eta Hibaikak.

Hibaikaren garaipena Portugaleteko traineru jaitsieran

'Madalen' ontziak segundo pasatxoko aldea atera zion atzoko estropadan bigarren izan zen Deustori. Gizonen ontzia, hamalaugarrena.

MAITENA URRETABIZKAIA ETA SILVIA PORTELA, Skura Mobil-eko kideak

[Elkarrizketa] "Inoiz egin ez direnak egitea gustuko dugu, erronkak"

Bederatzi urte beteko ditu aurten Skura Koop Elkarte Txikiak eredu komunitarioan eta software librean oinarrituta lanean hasi zenetik. Esku artean hainbat proiektu garrantzitsu dituzte, erronka asko.

Acunsa Gipuzkoa Basket eta Almansaren arteko partidarako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

Fitur turismo azokan aurkeztu dute Pasaia Itsas Festibala

Izaskun Gomez, Xabier Agote eta Javier Hurtado izan dira maiatzean lur hartuko duen jaialdiaren nazioarteko aurkezpenaren gidari.

Oiartzungo lehen Korrika Batzordea, ostiralean

Intxixu AEKn egingo dute Korrikaren gainekoak prestatzen hasteko lehen bilkura, 17:00etan hasita. Ekarpena egiteko interesa duen edonor joan daiteke.

Bere azken diskoa aurkeztuko du Liher taldeak larunbatean

Laukote gipuzkoarrak 'Eta hutsa zen helmuga' izeneko laugarren lana jendaurrean jarriko du datorren larunbatean, Intxaurrondoko Kultur Etxean.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-01-24)

Eskubaloiko, areto futboleko eta saskibaloiko talde guztiek euren partidak irabazi dituzte. Lehian izan diren Allerruren talde guztien artean, ordea, puntu bakarra.

Antxoko bulebarraren aldeko plataformak informazio bilera egingo du

Bilkura herrikoia datorren larunbatean egingo dute, 12:00etan, kultur etxean. Proiektuaren aldeko azken pausoen berri eman egungo egoera azalduko dute.

Touringek tinko jarraitzen du lidergoan

Touringeko mutilak 2-1 gailendu ziren Añorgaren aurka eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Ereintzako lehen bi taldeak ere txukun aritu ziren eta garaipena eskuratu zuten.

Mikel del Val

Istripua Gi-636 errepidean: auto baten gidaria ospitalera eraman dute

Kamioi batek eta auto batek elkar talka egin dute Gi-636 errepidean, Oiartzungo udalerriaren barruan. Auto pilaketa handiak izan dira bi noranzkoetan.

Gehiago