Korrika Oiartzunen garai batean parranda egiten zen orduetan sartuko da

Korrikak bere ibilbidearen berri eman du. Oiartzunen azkeneko egunean sartuko da, goizaldean, Donostiara sartu baino lehenago.

korrika 21 oiartzun Bengalek berriro argitu beharko dute Korrikaren ibilbidea.

Martxoaren 31n hasi eta apirilaren 10ean bukatuko da Korrikaren 22. ekitaldia. Berez iaz egin behar zuten euskalduntzearen aldeko lasterketa, baina COVID-19aren erruagatik atzeratu egin behar izan zuten.

AEK-k, Korrikaren antolatzaileak, gaur eman du ibilbidearen berri. Oiartzundik azkeneko egunean pasatuko da.

Irundik etorriko da lasterketa, eta 03:11n sartuko da herrian. 40 minutu inguruz ibiliko da Oiartzundik, Errenteria-Oreretara joateko. Ordutegiak, betiere, gutxi gora beherakoak izango dira, erritmoaren arabera.

Garai aurrepandemikoetan, parranda egiteko zein zapatilak janzteko aitzakia polita izaten zen Korrika. 22. ekitaldiarekin, nork daki: zapatilak jantzi bai, baina parrandarako aukera gutxi daudela dirudi. Kontuak kontu, apirilaren 10ekoa euskararen aldeko festa erraldoia izango da, aurreko 21 ekitaldietan bezala.

Ibilbide osoa kontsultatzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.