Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

[Bideoa] Trintxerpeko 30 elkarte, Rabanne espazio kulturalaren alde

Barrutiko hainbat eragilek agerraldi publikoa egin dute Ziriza eraikina birmoldatzeko herri proiektua defendatzeko. Proposamena arriskuan ikusten dute.

Iragan ostiralean Trintxerpeko Alkateordetzan eginiko bilkurako argazkia. Parte hartzaileen atzean, Rabanne Espazioaren proposamena.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/01/24

Trintxerpeko 30tik gora elkarteren ordezkaritzak agerraldi publikoa egin zuen joan den ostiral iluntzean Trintxerpeko Alkateordetzan, Ziriza eraikinean proiektu kulturala abiarazteko duten proposamena defendatzeko. Herri proiektuak azpiegitura birmoldatu eta Rabanne Espazioa sortzea proposatzen du, eta horrekiko babesa adierazi edota udalak dituen asmoen berri argi hitz egin dezan galdegin zioten Izaskun Gomez alkateari.

Ez da laburra elkarteek gaurdaino eginiko bidea. Joan den urrian bi urte bete ziren trintxerpetarrek Pasaiako Portu Agintaritzari (PPA) eskaera garbia egin ziotela eraikina herritarren esku utz zezan. Ordutik aurrerapauso handiak eman dira; PPAk ekipamendua Pasaiako Udalari emango ziola iragarri zuten 2021eko udan, eta hartarako tramiteak osatzen dihardute.

Ostiralean Gomezi eginiko eskaera ez da ere berria, 2021eko martxoan aurkeztu baitzieten proposamena tokiko gobernariei ez ezik, baita Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ere. “Bertan, erakinaren eraldaketa aztertzeko eskatzen genuen”, azaldu dute, “Ziriza Etxe izatetik Rabanne Espazio izatera”.

Joan den urte horren bukaera aldera Pasaiako alkate eta alkateordeak proiektuarekiko aldeko jarrera ageriko egin zieten zuzenean Trintxerpeko bizilagunei, eta berretsi zieten, gainera, Rabanne proiektua ordura arte aurkezturiko bakarra zela eta, beraz, bideragarria izanez gero, hura lehenetsiko zuela udalak, aldundia eta Jaurlaritzaren laguntza jasoko balute, betiere.

Bi arriskuren aurrean, hausnarketarako deia
Azken agerraldia bi arrazoik bultzatuta egin zuten, azken egunotan jasoriko albiste “kezkagarri” bik, alegia: bata, Ziriza eta Correos eraikinen artean dagoen orubea (herritarrek espazio berde bihurtu nahiko luketena) zeharkatuko duen errepide bat eraiki nahi duela aldundiak; eta bestalde, erakunde hartan badirela beste “erabilera proposamen” batzuk Ziriza eraikinean martxan jartzeko.

Beste plan batzuk ere aztertzen ari direla jakinda, iruzurtzat hartu dute udal gobernariek 2021eko bukaeran herritarrei emandako informazioa: “Egia bada, eta hala dirudi, alkateak eta gainerako ordezkariek engainatu egin gaituzte”.

Etsiko ez dutela argi adierazi dute, sinetsita baitaude trintxerpetarrena ez ezik, pasaitar guztiena dela Rabanne Espazioa sortzearekiko aldeko apustua. Inplikatutako aginte organoen gardentasuna ere galdegin dute: “Instituzioek baina, bereziki, Pasaiako Udalak, dituzten benetako asmoak ezagutzea merezi dugu”.

Herritarrak inplikatuko dituen hausnarketarako jardunaldi bat egiteko asmoaren berri eman dute,  Nolakoa izan beharko luke kalitatezko espazio publiko batek XXI. mendean? galderapean. “Gizartearen inplikazioa ezinbestekoa da herriak eta hiriak sortzerakoan eta moldatzerakoan”.

Rabanne Espazioa
Proposamenak “elkarte guztion beharrak” asetzen dituela sinetsita agertu dira sinatzaileak. Besteak beste, honako espazioak sortu nahi dituzte: entsegu gelak, bilera gelak, elkartzeko orotariko espazioak, Musika Eskola bertara lekualdatzeko tokia eta Rabanneren obraren zein nahi duen beste ororen lanak ikusgai jartzeko erakusketa gela.
 
Ondoko bideoetan ikus daiteke eraikinak barrutik nahiz kanpoaldetik izango lukeen itxura.
 

 

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Ziritza Etxea, herriarentzako «arrakasta bikoitza»Ziriza herritarrena izatea nahi dute Trintxerpeko elkarteek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.