Fitur turismo azokan aurkeztu dute Pasaia Itsas Festibala
Izaskun Gomez, Xabier Agote eta Javier Hurtado izan dira maiatzean lur hartuko duen jaialdiaren nazioarteko aurkezpenaren gidari.
Aurtengo Pasaia Itsas Festibala Fitur Nazioarteko Turismo Azokaren 42. ekitaldian aurkeztu du Izaskun Gomez Pasaiako alkateak, Xabier Agote Albaolako presidentearekin eta Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuarekin batera.
Festibalak, dagoeneko jakina denez, maiatzaren 26tik 29ra bitarte badiako uretan nahiz lehorrean, lau barrutietan, izango du toki. Hurtadok ontzi tradizionalen topaketaren garrantzia nabarmendu du: “Alde batetik, helmuga turistikoak jartzen ditu mapan; bestetik, Pasaiako eta eskualdeko itsas ondarea berreskuratzen du; eta, azkenik, eskualdea dinamizatzen laguntzen du”.
Gomezek iritzi dio festibala funtsezkoa dela herria itsas ekitaldi kulturalen nazioarteko mapan kokatzeko, aberastasuna eta enplegua sortzen duten jarduera berriak bultzatzeko duen ahalmen guztiaz baliatuz. Agotek ere hartu du hitza, Albaolako presidente ez ezik, Pasaia Itsas Festibalaren zuzendari gisara: “Pasaiakoa munduko itsas kultural gure sustraietatik besarkatzen dituen festibala da”.