Hibaikaren garaipena Portugaleteko traineru jaitsieran
'Madalen' ontziak segundo pasatxoko aldea atera zion atzoko estropadan bigarren izan zen Deustori. Gizonen ontzia, hamalaugarrena.
Hibaikako emakumeen traineruak urteko lehen bandera irabazi zuen atzo (igandea), Portugaleteko X. Traoineru Jaitsiera. 13:54ko denbora egin zuten Madalen ontzikoek, haien atzetik Deusto A (segundo eta 6 hamarrekora) eta Ondarroa (3 segundo eta 9 hamarrekora) izan zituelarik. Laugarren izan zen Hondarribiko emakumeen eskifaia (14:02). 11 traineruk parte hartu zuten emakumeen kategorian.
Gazte Mailako nesken estropadan, berriz, Santurtzi izan zen garaile Deustoren eta San Juanen aurretik.
Gizonen seniorretan hemeretzi ontzi izan ziren lehian Bizkaiko herrian. Horien artean Hibaika hamalaugarren izan zen (19:33), hamahirugarren sailkatu zen Hondarribitik bi segundora. Maila horretan Zierbena izan zen nagusi.