Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Otsaileko eta martxoko arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute

Udalak sorkuntzaren alde egiten duen apustuaren adibide argi gisa, eskaintza anitz eta kalitate handiko lanekin datoz hurrengo bi hilabeteak Errenteria-Oreretara. Hilaren 5ean hasiko dira emanaldiak Miquel Barcelona dantza konpainiaren 'Rojos' ikuskizunarekin.

Iker Tolosa eta Maite Gartzia, Lekuona Fabrikako agerraldian.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/01/24

Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak otsaila eta martxoan eskainiko duten arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute gaur goizean Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak. Udalak sorkuntzaren alde egiten duen apustuaren adibide argi gisa, eskaintza anitz eta kalitate handiko lanekin datoz hurrengo bi hilabeteak Errenteria-Oreretara.

Programazioa otsailaren 5ean hasiko da Miquel Barcelona dantza konpainiaren Rojos ikuskizunarekin. Kataluniarrak dantza garaikideko konpainia nagusienetariko bat dira, eta pieza eszeniko hori pasa den ostegunean aurkeztu zuten Bartzelonan. 1936ko Gerra pairatu zuten belaunaldiek bizitako gertakari dramatiko batzuk oroimenera ekartzen ditu emanaldi horrek. Emakume homosexualek gerra arteko garaia nola bizi izan zuten erakutsiko dute, memoria historikoaren gehigarri bat izanik. Lan hau udalak abian duen Legamia arte bizien sorkuntza eta mediaziorako egonaldi programan hautatutako ikuskizunetako bat da. Lekuona Fabrikan izango da, 20:00etan. Horrez gain, otsailaren 4an (ostirala) Emakumeen Etxean antolaturiko tailer batean ere izango dira konpainiakoak.

Otsailaren 18an, familia giroan jarraitzeko La Gata Japonesa konpainiak Los viajes de Bowa ikuskizuna eskainiko du. Magia, oreka, aire akrobaziak, umorea eta poesiaz gozatu ahal izango dute Niessen Kulturgunera bertaratzen direnek. Emanaldia 18:00etan hasiko da.

Lehen musika kontzertua otsailaren 19an izango da, Bulego boskote azpeitiarraren eskutik. Pop eta elektronika nahasten dituen taldeak Erdian oraina disko berria aurkeztuko du Lekuona Fabrikan egingo den kontzertuan. 20:00etan hasiko da.

Hurrengo egunean, hilaren 20an, Granadako Histrión Teatrok La isla antzezlana eskainiko du Niessen Kulturgunean. Elkarri entzun gabe hitz egiten duen bikotearen istorioa kontatzen du ikuskizunak. Obra gogorra da, eta bizitzeko minaren sentimenduetan murgiltzen da. 19:00etan hasiko da.

Otsaileko azken emanaldia hilaren 25ean izango da, eta Euskadi-Quebec egonaldiaren barruan antolaturiko dantza ikuskizuna da. Bettina Szabo dantzari kanadarrak Dantzaz konpainiarekin batera Parejas izeneko obra eskainiko du Niessen Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan.

Martxoko emanaldiak

Martxoari dagokionez, hilaren 5ean hasiko dira emanaldiak Partekatuz proiektuaren Emakumeok mugimenduan. Testimonios de migración antzezlanarekin. Errenteriako emakumeen bizipenak eta udalerriko identitateari lotutako aferak kontatuko dituzte. Lekuona Fabrikan izango da, 20:00etan.

Martxoaren 13an, Ada Vilarók bular bakarreko gorputzaren edertasuna azaleratuko du 360 gramos antzezlanarekin. Gizartean gailendu den edertasunaren kanonaren inguruko begirada kritikoa islatuko du emanaldiak. Niessen Kulturgunean izango da, 19:00etan.

Musikak ere bere txokoa izango du martxoan. Horretarako, rap gau bat antolatu da La Furia eta El Virus taldeekin. La Furiak otsailean aurkeztuko duen Post morten izeneko disko berriaren kantak zabalduko ditu,  Lekuona Fabrikan, martxoaren 19an.

Azken hitzordua martxoaren 25ean izango da Xirriquiteula Teatre konpainiaren Laika ikuskizunarekin. Familia giroko ikuskizuna izango da. Gerra Hotzaren espazioko lehiaren testuinguruan kokatzen da, eta Laika txakurrak Sputnik 2 espazio ontzian egindako bidaiaren nondik norakoak erakutsiko ditu.

Gainera, Atarian ekimenari esker, Rojos, La isla eta 360 gramos ikuskizunen ondoren, solasaldiak izango dira artistekin.

Sarrerak

Lehen ikuskizuneko sarrerak eskuragarri daude jada sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuona Fabrikan. Sarrerak agortzen ez badira, ikuskizunaren egun berean leihatila irekiko da ordu bete lehenago sarrerak eskuratzeko.

Helduentzako ikuskizunen sarrerek 8 euroko prezioa dute, eta familiei zuzendutakoek, berriz, 3 eurokoa. Kultura Txartelarekin titularrek %20ko deskontua izango dute.

Ikuskizun eta emanaldien inguruko informazio gehiago kultura.errenteria.eus webgunean aurkituko dute interesdunek.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.