Istripua Gi-636 errepidean: auto baten gidaria ospitalera eraman dute
Kamioi batek eta auto batek elkar talka egin dute Gi-636 errepidean, Oiartzungo udalerriaren barruan. Auto pilaketa handiak izan dira bi noranzkoetan.
Gi-636 errepideko 5,5 kilometroan, Salva enpresaren parean gutxi gorabehera, auto baten eta kamioi baten arteko istripu larria izan da 09:00ak inguruan. Horren ondorioz, autoaren gidariak zauriak izan ditu eta ospitalera eraman behar izan dute.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak adierazi du istripuaren ondorioz errepidea moztuta izan dela, eta bi aldeetako (Irunerantz eta Donostiarantz) errepideetan auto ilarak sortu dira goizean zehar. Jada zabalik dira bideak. Oiartzungo udalerriari dagokion eremuan izan da trafiko istripua.
