Urtarrilaren 27ko Korrika batzordea, atzeratua
Osasun arrazoiak direla eta, Xenpelar AEKtik adierazi dute Korrikako lehen batzarra otsailaren 3an, osteguna, izango dela.
Urtarrilaren 27an, osteguna, egin behar zen lehen Korrikako batzarra osasun arrazoiengatik atzeratuko dela adierazi dute Xenpelar AEK euskaltegitik. Batzordea, baina, ez da bertan behera geratuko, eta otsailaren 3rako, osteguna, jarri dute hitzordu berria euskaltegian bertan, arratsaldeko 19:00etan.