Ostegunean, zortzi aztergai Lezoko udalbatzarrean
Urtarrileko zinegotzien osoko bilkura bihar (osteguna) da, 19:00etatik aurrera. Zortzi gai izango dituzte eztabaidatzeko herriko hamahiru zinegotziek.
Lezoko Udalararen udalbatzarra osatzen duten hamahiru zinegotziek ostegunean (bihar) egingo dute urtarrilari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Zortzi aztergai izango dituzte. Lezoko Udalak zabaldu duen oharraren arabera, honakoak dira landuko dituzten puntuak:
-
2021eko azaroaren 25ean ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea.
-
Ordenantza fiskalen aldaketa onartzeko irizpena.
-
Udal Kontu hartzailearen txostenen berri ematea
– 2021eko 4. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena
-2021eko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa
-
Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Segurtasun sailaren bitartez, eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartu eta sinatzeko irizpena
-
2022. urtean udal langileen ordain sariak igotzeko irizpena
-
EHBilduk aurkeztutako eskaera: Osasun zerbitzuko lehen arretaren egoerari buruzkoa
-
Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
-
Galde-eskeak.