Elbarri txartela izanda ere, epe hori pasata aparkalekuan jarraitzen duen ibilgailuari isuna jarriko diote. Atzo onartu zuen udalbatzak neurria.
'Auzoa ehunduz' iniziatibak bi barrutietako adin desberdinetako emakumeak batu ditu euren arteko lotura afektiboak indartzeko helburuz. Emaitza, artelana.
Barrutiaren etorkizunari buruz erabakitzeko eskaera eta zenbait galdera helarazi dizkiete udalburuei. Alkatetzaren "sinesgarritasun eza" ere salatu dute.
Udal ekintzak planifikatzen hasteko galdetegi bat kaleratu dute, pasaitarren kezka nagusiak ezagutzeko helburuz. Herri-eztabaida saio bat ere egingo da.
Girizia elkartearen pala atalak antolatzen duen pala txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Zortzi norgehiagoka izan dira.
Urtarrilaren 1etik Oarsoaldea SA herriko kirol instalazioak kudeatzen ari da. Aste honetan, Oarsoaldea SAk banku ordainagiriak jaulki ditu erabiltzaileen abonuak eta ikastaroak ordaintzeko.
Margoketa lanak direla eta, ostiral goizean Kaputxinoetako biribilgunetik auzora sartzeko eta irteteko bidea itxita egongo da.
Hasteko, hautagaien curriculumak jasotzeari ekin dio Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideak. Otsailaren 7ra arte aurkez daitezke.
Astelehenean hasiko da Egunean Behineko denboraldi berria, eta topaguneak berriro aktibatuko du '700 + euskaraz' taldea. Partaideek C3737B kodea sartu beharko dute taldera batzeko.
Urtarrileko zinegotzien osoko bilkura bihar (osteguna) da, 19:00etatik aurrera. Zortzi gai izango dituzte eztabaidatzeko herriko hamahiru zinegotziek.