'Mater'-ek hileroko konpromisoari eutsiko dio: Alabortza garbitzeko hitzordua
Datorren igandean, hilak 30, Donibaneko senadiko gainazaleko hondakinak jasoko dituzte, hileroko legez. Deialdiarekin bat egitera deitu dute.
Hileroko azken igandeetan konpromiso sendoa du Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak ingurumenarekin, hutsik ez baitute egiten Donibaneko Alabortza senadiko hondakinak garbitu behar direnean. Datorren honetan ere elkartuko dira, 11:00etatik 13:00etara, goiti-beheiti.
Ontziko arduradunek boluntarioei bertaratzeko deia egin diete: “Familian, lagunartean, komunitatean… gure ingurumena zaintzeko aukera paregabea! Animatu itsasoaz ikasi eta gozatzera!”. Haiekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa ez ezik, telefono zenbaki bat ere dute: 619 81 42 25.