AHTaren kontrako mozioa garaiz erregistratzerik izan ez, eta urgentziaz landu zedin eskatu zuten: gobernu taldeak ezezkoarekin erantzun.
Hirugarren urtez jarraian, lan merkatuan sartzeko lau lagun ari dira Arraztaloren baratzeetan lanean. Horretaz gain, Oiartzungo gaixo psikikoen elkarteak proiektu asko ditu esku artean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gurpil Artea eta Analema Design Studiorekin batera diseinatu dute bizikleta ikasleek. Proiektuaren helburua da salgaiak bizikletaz banatzea eta mugikortasun jasangarria sustatzea.
Gehien nabarmendutako zortzi kirolariak saritzeaz gain, omenaldi berezia egin diete Itsastarrak MT, Itsas Mendi KKE eta Antxoko Korrikalari taldeari.
Hainbat auzotan margotze lanak egin dituzte, trafiko antolakuntza hobetze aldera. Motorrentzako aparkeluak sortu dituzte.
Lidergoan iritsi da Touring denboraldiaren erdira. Gorritxoak olatuaren gainean dira, eta lau puntu ateratzen dizkiote hurrengo aurkaria den Elgoibarri. Igoeraren ilusioa bertan da, baina Argotek nahiago du poliki joan, dena oso berdindua baitago.
Otsailaren 8rako hitzaldia antolatu dute hiru taldek. Karlos Murua Eguzkiko kidea merkantzietarako trenari buruz arituko da.
Lezo-Jaizkibelen zozketan parte hartzeko aukera otsailaren 7an bukatuko da. Irabazleak aukera izango du beste norbaiti emateko dortsala.
"Ertzetatik" hausnartuko dute datorren ostiraleko saioan, besteak beste, generoa, arraza, klasea, identitatea eta sexu-aukera izanik hizpide.
Ikuskizunak, hitzaldiak, zein antzerki-tailerrak antolatu dituzte artean, eta 600 herritar inguruk hartu dute parte, eragile eta GKE ezberdinekin batera.
Touringek bigarren den Elgoibar izango du aurkari lidergoaren lehian. Gainontzeko kirol eta taldeak ere gogor eusten saiatuko dira jardunaldi honetan.
Futbol talde nagusiek zein areto futbolekoek Oiartzunen izango dituzte partidak, baita Oiartzungo Saskilagunen mutilen taldeak ere.