Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumena

Don Boscoko ikasleek zama-bizikleta berri bat diseinatu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gurpil Artea eta Analema Design Studiorekin batera diseinatu dute bizikleta ikasleek. Proiektuaren helburua da salgaiak bizikletaz banatzea eta mugikortasun jasangarria sustatzea.

Don Boscoko ikasleak bizikletarekin.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/01/28

Don Bosco ikastetxeko Erdi Mailako Zikloko soldadurako eta galdaragintzako ikasleek, Gurpil Artea elkartearekin batera, salgaiak bizikletaz banatzea sustatzeko zama-bizikleta berri bat diseinatu dute. Gaur goizean aurkeztu dute proiektua Don Boscon eginiko agerraldi batean Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatuak, Ander Iturri Mugikortasuneko zuzendariak, Dani Ruiz soldadurako eta galdaragintzako irakasleak, Oihan Lopez Gurpil Arteako kideak eta soldadurako eta galdaragintzako bederatzi ikasleek.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak bultzatuta, proiektu horrek Europaren gomendioari erantzuten dio, hirien erdialdeetan salgaien garraioa handitzeko. Proiektuak balioa ematen dio erakundeen eta prestakuntza zentroen arteko lankidetzari, gazteek mugikortasuna eraldatzeko duten ikuspegia bultzatzeko.

Zama-bizikleta hori, Analema Design Studiorekin batera diseinatu da, eta duen diseinuari esker, herritarrek mugitzeko modu berri bat txertatu ahal izango dute euren negozioen eta jardueren egunerokoan. Proiektu horren helburua da, gure lurraldeko hiri eta udalerrietan paketeak, janaria eta bestelako gauzak garraiatzeko bizikleta gehiagotan erabiltzea.

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatuaren hitzetan, “proiektu honek bizikletaren erabilera eta jarduera ekonomikoa dinamizatzeko ekimen bati erantzuten dio, mugikortasun jasangarriaren sustapenarekin, tokiko garapenarekin eta Gipuzkoa hobetzeko berrikuntzaren eta modernizazioaren sustapenarekin bat egiten duena. Sailaren helburu horiek guztiak gure lurraldea erreferente bihurtzeko dira. Lurraldebus eta MUGIrekin garraio publikoan ari gara, eta bizikleta bidezko mugikortasunean ere izango gara”.

Gurpil Artea izan da ikasleekin batera lanean gogor aritu den elkartea, Analema Design Studiorekin batera. Oihan Lopez da Gurpil Artea elkarteko kideetako bat, eta azpimarratu du proiektuak “bi helbururi” erantzuten diela. “Batetik, herritarrei beste bizikleta modalitate bat hurbiltzen diegu, tamaina handiko zama astunak modu eroso eta seguru batean garraiatzea ahalbidetzen diena; eta, bestetik, jasangarritasunarekin lotutako proiektuen bidez ikasleen gaitasunak sustatu ditugu”. Horrez gain, Birziklatu proiektuaren filosofia abiapuntutzat hartuta, bi bizikleta erabili dituzte zama-bizikleta berria eraikitzeko: “Berrerabilpenaren bidez guztiz erabilgarria den zerbait sortu dugu”, eutsi du Lopezek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.