Giza Eskubideen Jardunaldien balorazio positiboa egin du Udalak
Ikuskizunak, hitzaldiak, zein antzerki-tailerrak antolatu dituzte artean, eta 600 herritar inguruk hartu dute parte, eragile eta GKE ezberdinekin batera.
Giza Eskubideen Jardunaldien VII. edizioa amaituta, Errenteriako Udalak oso balorazio ona egin du. Udalaren arabera, Covid-19ak eragindako ziurgabetasuna gainditu eta zorionez ekimen guztiak burutu dituzte, 600 herritar ingururen parte-hartzearekin. Era berean, eskerrak eman die antolaketan, zabalkundean eta dinamizazioan parte hartu duten herritar zein eragileei.
Ikuskizunak, aurkezpen-hitzaldiak baita antzerki-tailerrak eskaini dituzte jardunaldietan zehar; eta ezinbestekoak izan dira herriko ikastetxeen, hainbat eragileren zein GKEn parte-hartzea; LGBTI mahaia, Aministia Internazionala, Donostia eta Irungo Harrera Sareak, Emaus edo Zaporeak, esaterako.