Gernika plazako kioskoak itxura berria du
Estalkia kentzeaz gain, Lekuona Fabrikaren eraikinarekin eta plazaren itxurarekin integratu nahi izan dute.

Gernika plazako kioskoa berritzeko lanak dagoeneko bukatu dituztela jakinarazi berri du Errenteriako Udalak. Estalkia kentzeaz gain, Lekuona Fabrikaren eraikinarekin eta plazaren itxurarekin integratu nahi izan dute.
Diseinu hori plazako garajeetako erabiltzaileekin landu zuen udalak, bertan baitago sarrera eta irteera. Hala, garajeetan iragazketak saihesteko asmoz kioskoaren euskarri zein forjatua inpermeabilizatu dute. Horri lotuta, puntu ilunak ezabatu dituzte.
Lanak Construcciones Nigurko SL enpresak egin ditu.