Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko emaitzak (2022-01-31)
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren laugarren asteburuan zortzi partida jokatu dituzte, Hirugarren Mailako bost, bigarreneko bi eta lehenengoko bat.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/01/zutik-madariaga-urrutia-labandibar-epailea-conti-eta-iriarte-makurtuta-izkierdo-aizkorreta-linazasoro-eta-zubeldia-500x313.jpg)
Zutik, Madariaga, Urrutia, Labandibar epailea, Conti eta Iriarte. Makurtuta, Izkierdo, Aizkorreta, Linazasoro eta Zubeldia.
Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen pala txapelketako zortzi partida jokatu dituzte pasa berri den asteburuan.
Hirugarren Maila
- Laso – Loidi / Carrera – Otxoa: 25 – 15.
- Imaz – Elizalde / Larburu – Artola: 22 – 25.
- Izkierdo – Aizkorreta / Zubeldia – Linazasoro: 25 – 9.
- Ferreiro – Nuin / Vitoria – Elizari: 25 – 14.
- Cabaleiro – Olazabal / Mancisidor – Ametza: 25 – 16.
Bigarren Maila
- Barinagarrementeria – Berasaluze / Larralde – Beloki: 21 – 25.
- Muñiz – Gametxo / Martija – Matxain: 21 – 25.
Lehen Maila
- Iriarte – Contin / Urrutia – Madariaga: 25 – 22.