Oiartzun kantuan jarri nahi dute otsailaren 26an
Oidultzek eta Errenteriako Herri Arte Eskolak kantu kantari aritzeko saioa antolatu dute. Eztarria erabiltzeaz gain, zuzeneko musika egongo da.
Oidultz dultzaineroen taldeak eta Errenteriako Herri Arte Eskolak Oiartzun Kantuan antolatu dute otsailaren 26rako.
Larunbat horretan oiartzuarrak kantuan jarri nahi dituzte, zuzeneko musikarekin batera. 12:30ean elkartuko dira, Done Eztebe plazan. Eguraldi txarra egingo balu, kontzejupean berotuko dituzte eztarriak. Oiartzungo kantuzale guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Otsailaren 26ko errepertorioaren berri eman dute:
- Kontrapasa (Garaziko herria).
- Errota zahar maitea.
- Euskal Herrian euskaraz.
- Aberriaren mugak.
- Aitorren hizkuntz zaharra.
- Habanera.
- Eperrak.
- Xalbadorren heriotzean.
- Behin betiko.
- Guk euskaraz.
- Ikusi mendizaleak.