Lan erreformaren kontrako mobilizazioak antolatu dituzte, biharko
Euskal gehiengo sindikalak kontzentrazioak deitu ditu, eskualdeko herri guztietan. Eguerdian plazetan zein enpresetan elkartuko dira.
Etzi —osteguna, hilak 3— Lan Erreformari buruzko bozketa egingo dute Espainiako Diputatuen Kongresuan. 2012koarekiko aldaketak nahikoak ez direla eta, mobilizatzen ari dira.
Pasa den asteburuan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin zituzten mobilizazioak, eta bihar —asteazkena— herrietara eramango dituzte mobilizazio horiek.
Eskualdeko kasuan, 12:00etan deitu dituzte elkarretaratzeak, udaletxeen aurrean. Hainbat enpresetan ere deialdiak egin dituzte. Honako enpresetan mobilizatuko dira: Gureak Berdeak, ABB Niessen, Urkabe, Carrefour…