Madalensoroko asteburuko partidak (2022-02-04)

Txostekoek lau partida jokatuko dituzte herriko pilotalekuan, Oiarpekoek bezain beste. Giriziaren pala txapelketan, zortzi norgehiagoka jokatuko dituzte.

paleta

Oiarpeko pilotariek lau partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean, Madalensoron, 18:45ean hasita. Txostekoek, berriz, beste hainbeste norgehiagoka dituzte programatuta. Honakoa da beraien kartelera:

Gaur, hilak 4, 22.00etan
  • Txost 2 – Gazteleku; Udaberri, larruzko paleta nagusiak.
Bihar, hilak 5, 13:00etan
  • Txost 2 – Behar Zana; Joko Garbi Nagusiak, Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketa.
 
Bihar, hilak 5, 17:30ean
  • Txost- Lagun artea; EH liga, larruzko paleta nagusiak.
  • Txost 1 – Behar zana; Udaberri, larruzko paletak nagusiak.

Bestalde, Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen pala txapelketa irekiaren bosgarren jardunaldia jokatuko dute, bihar eta etzi artean. Guztira zortzi partida jokatuko dituzte, bi egunetan 08:15ean hasita.

Pala txapelketaren kartelera ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.