Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2022-02-07)

Hamabost partida jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta bi herenetan garaile izan dira. Bi bikotek finalerako txartela lortu dute.

Oiarpeko pilotariak protagonista izan diren hamabost partida jokatu dituzte asteburuan. Horietatik hamarretan garaile atera dira Oiartzungo kirol elkartekoak.

Malerrekako txapelketetan, kategoria ezberdinetako hiru finalerdietan presente zeuden Oiarpekoak. Horietako bitan lortu dute aurrera egitea: Etxeberria eta Leonetek gaztetxoen mailan, eta Etxeberria eta Zelarainek haurren mailan.

Asteburuko emaitza guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.