Oiartzungo euskalgintzaren erronkak aztertuko dituzte etzi
'Piztu euskalgintza' lelopean, euskalgintzak orain arte lortutakoei errepasoa emango die, eta aurrera begirakoak jorratuko dituzte.
Piztu euskalgintza. Oiartzungo euskalgintza arnasberritzen dinamikaren barruan, bilera egingo dute etzi arratsaldean (osteguna, hilak 10).
Udaletxeko pleno aretoan jarri dute hitzordua, 18:00etan. Orain arte lortutako emaitzak eta aurrera begirako erronkak izango dituzte hizpide.